Olentzerok gabonetan ekarritako tresnei eta eskolako ortu edo baratze proiektuari ekiteko asmoz gure aletxoa jartzea pentstu genuen gelan.
Zer dakigu ortu edo baratzeari buruz? Zer jakin nahi dugu? eta Zer egingo dugu? galderei erantzunez abiatu genuen gure ikerketa.
Hortik aurrera informazioa bilatu, gelan gaiari buruz irakurri, hitz egin eta praktikari ekin genion. Nondik eta nola ateratzen dira haziak? Goazen gure eskuekin konprobatzera!!
Landare ezberdinen fruituak aukeratu, haziak atera eta behaketa egin ondoren sikatzen jarri ditugu. Zein izango ote da ondorioa?
Argazki guztiak ikusteko sakatu HEMEN edo azpiko loturan.
https://photos.app.goo.gl/RK0PryLafE07gicl1
No hay comentarios:
Publicar un comentario