2019/01/15

LANBIDEAK, GURASOEN BISITA ETA ESKULANAK

Luze eztabaidatu ondoren gabonen aurreko azken gaia gure guraso eta ingurukoen lanbideak izango zirela erabaki genuen. Horretarako zer genekien, zer jakin nahi genuen eta zer egingo genuen erabaki genuen.



Erabaki ondoren lanari ekin genion eta informazio mordoa bildu ondoren gelako guraso batzuk gonbidatu genituen gelara, haien lanbideei buruzko galderak egiteko. Mila esker Tamara, Monica, Nuria eta Iratxe


Ondoren eta gure planari jarraituz gurasoen edo guk aukeratutako senitartekoaren lanbideak errepresentatzen zituzten eskulanak egin genituen.






Asko ikasi eta bikain pasa genuen.

No hay comentarios: