2018/04/23

ANIMALIAK GORA ETA BEHERA, AKUARIUMERA IRTEERA!

Animalien gaiaren inguruan jo eta ke gabiltzalarik Getxoko akuariumera egin dugu irteera.



Ez da edonolako irteera izan, lan plana egin genuenean esan genuen bezala ikasten gabiltzan gaiarekin oso lotua eta ikasten jarraitzeko aukera ematen diguna.



Horrez gain azpimarratu nahi genuke Bizkaibus zerbitzua erabili dugula haraino joateko, bueno Bizkaibusa eta gure hanka indartsuak... Zelako paseoa eman dugun!



Akuariuma zoragarria izan da, gelan aztertu ditugun animalia mordoa ikusi dugu eta ezagutzen ez genituen beste batzuk ere. Marrazoak, olagarroak, itsas sugeak, itsas zaldiak, lupiak, pilazo arrainak, urraburuak koral mota ezberdinak... zerrenda maigabea benetan.



Bueltan hamaiketakoa jan eta parke batean egin genuen geldialditxoa, gero autobusera eta berriro oinez eskolara.



Bikain portatu eta joan gara autobusean, egun zoragarria izan da!



Argazki guztiak ikusteko sakatu HEMEN edo azpiko loturan:

https://photos.app.goo.gl/EA3n7RBtEvdaTuNQ2

No hay comentarios: