2019/01/15

GABONAK


Heldu zaizkigu gabonak eta haiekin batera hotza, Olentzero eta Mari Domingi, urruneko senitartekoak eta asko kantau eta gozatzeko garaia.





Eskolan jo ta ke ibili gara eskutitza idazten eta kaleko kantaldirako entseatzen, gela apaintzen eta etorriko zaigunarekin amesten.



2. MAILAKO LAGUNEN PARTEZ, ZORIONAK ETA URTE BERRI ON GUZTIOI!!

Gertatutakoaren argazkiak ikusi nahi badituzue azpiko esteka hauetan dituzue batzuk.


https://photos.app.goo.gl/yWR18bbVi5txRodZ7

https://photos.app.goo.gl/7hsoVtrLHPK8yXBE7

https://photos.app.goo.gl/oyMiPipnKt3XP4B88


HERRIKO LANBIDE EZBERDINAK EZAGUTZEN


Ezin genuen lanbideen gaia esperimentazio zuzenarekin lotu gabe bukatutzat eman eta sektore eta lanbide ezberdinak ezagutzera joan ginen herrira.


Ainhoaren ileapaindegia, La Pinta taberna, Elena Casado farmazia eta Pedrosaren baserri eta gaztandegia bisitatu genituen.


Haien lanbideei eta lan sektorerari buruzko galdera mordoa egin genizkien eta haiek adeitasun handiz erantzun zizkiguten.


Zoragarria da horrelako Trapagarandarrak ezagutzea, milesker erakutsitagoagatik eta gora zuek!

Argazki guztiak ikusteko sakatu azpiko estekan:

LANBIDEAK, GURASOEN BISITA ETA ESKULANAK

Luze eztabaidatu ondoren gabonen aurreko azken gaia gure guraso eta ingurukoen lanbideak izango zirela erabaki genuen. Horretarako zer genekien, zer jakin nahi genuen eta zer egingo genuen erabaki genuen.



Erabaki ondoren lanari ekin genion eta informazio mordoa bildu ondoren gelako guraso batzuk gonbidatu genituen gelara, haien lanbideei buruzko galderak egiteko. Mila esker Tamara, Monica, Nuria eta Iratxe


Ondoren eta gure planari jarraituz gurasoen edo guk aukeratutako senitartekoaren lanbideak errepresentatzen zituzten eskulanak egin genituen.






Asko ikasi eta bikain pasa genuen.

GURE AUSARTAK

Ausarten kluba gogratzen duzue? Guk bai, ondo gogoratu gainera.

Aurten berdin jarraitzen dugu eta egunero ausartak izaten saiatzen jarraitzen dugu, jarrera koldarrak baztertu eta behar duenari babesa eta laguntza ematen.

Guzti hau zertaz zihon gogoratzeko hemen azpiko estekan uzten dizuegu, iaz idatzi genuen sarreratxoa ausarten klubari buruz, bertan gaztelaniazko azalpenak dituzue ere.

https://gabitxutarra.blogspot.com/2018/02/ausarten-kluba.html

Eta bitartean aurten ezagutu dugun abesti berria luzatzen dizuegu, Baloreak taldearen "Gure ausartak", talde eta abesti interesgarri eta zoragarriak benetan.



EUSKARALDIA SAN GABRIELEN

Azaroaren bukaera eta abenduaren hasiera bitartean Euskaraldiari heldu zitzaion txanda.



Eskolan lan itzela egin genuen eta 11 egunetan gure euskararekiko maitasunari bultzadatxoa ematea erabaki genuen.



Aho txiki eta belarri txiki, hoiek izan ziren gure asmoak eta haiekin batera barre, hormirudi, asmakizun, dantza eta kantu.



Guk asmatutako esaldi batek dioen bezala " Izan zaitez guai, hitz egin euskaraz pozik eta alai! "



Hona hemen  argazkiak eta grabatu genuen bideoa euskararen nazioarteko egunean, euskaraldiko azken egunean.



Argazkiak guztiak ikusteko sakatu estekak:

https://photos.app.goo.gl/g8bcJoxngEw7wyd57

https://photos.app.goo.gl/cN7YcQxQmT5ePpdn8

https://photos.app.goo.gl/BjywdHQ3UEwkWgoF7



ANIMATU LAGUNA, SAN GABRIEL EUSKALDUNA!!

2019/01/14

UDAZKENA HELDU DA TRAPAGARANERA

Hostoak egan, haizea hemen eta han, sartu gara udazkenean!!


Udazkena izan zen gure bigarren gai potoloa. Argazkiekin oso dokumentatua ez badago ere gauza pilo bat ikasi genituen.







Eskolatik eta auzotik zuhaitzak ezgutzeko ibilbidea egin genuen eta azkenik gure herbarioa sortu genuen inguruko 20 zuhaitz eta zuhaixkekin.


Abestu ere pilo bat, ikusi bideoa eta kantatu gurekin!

ESKOLAKO ORTUAN LANEAN


Kurtsoa bikain hasi genuen gure ortuan landare berriak jartzen. Aurten Egoitz eorri da gurera eta bera eta Mireyarekin ziur sekulako ortu polit lortuko dugula.


Egoitzek ortua dauka bere etxean eta pazientzia handiz erakutsi zigun lana nola egin. Sustraiak kontuz sartu lurrean eta estali, busti eta itxaron.




Iaz fruituetatik haziak ateratzen ikasi ondoren aurten hazi eta landaretxoak landatzen hasi gara, hori bai neguko landareak guztiak.

Argazki guztiak ikusteko sakatu azpiko estekan:

https://photos.app.goo.gl/gnyZDBVKcM1fhUAU8

2018/09/25

ONGI ETORRI 2. MAILARA

1. mailan gogor lan egin ondoren heldu zaizkigu ikasle berriak 2. mailara. Aupa, aupa eta gora Gabitxutarrak!!


Orain arte izan zareten bezain zoriontsuak izaten eta gauza berriak ikasten jarraituko duzuela espero dugu, beraz animo eta ekin 2. mailari!!

ONGI ETORRI 1. MAILARA

5 urteko gelan gogor lan egin ondoren heldu zaizkigu ikasle berriak 1. mailara. Aupa, aupa eta gora Gabitxutarrak!!


Orain arte izan zareten bezain zoriontsuak izaten eta gauza berriak ikasten jarraituko duzuela espero dugu, beraz animo eta ekin 1. mailari!!

2018/06/26

IKASTURTE AMAIERAKO IRTEERA


Aurten apur bat innobatu eta nagusiekin joan gara iksturte amaierako irteerara.


Basauriko KNS abentura parkean bikain pasatu genuen eta klasean ikusia bageneukan ere hara heldu eta hare zoragarriagoa iruditu zitzaigun.


Bi talde handi egin txandaka joan ginen ekintza guztiak frogatzera, gero hamaiketakoa eta berriro jolasera.


Puzgarri, giza futbolin, arkua, eskalada, tirolinak... Ai ama zelako goiz ederra pasa genuen!

Muxu handi bana guztioi eta datorren urtera arte!

Argazki guztiak ikusteko sakatu HEMEN edo azpiko loturan.

https://photos.app.goo.gl/AazYUazbJGPEmt8L6